Emakumeak ahalduntzeko egitasmoa Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 18a, 13:41

Ekainaren 19an eta 26an, “Emakumeok parte hartzen dugu” egitasmoaren inguruan hausnartzeko aukera egongo da Lezaman, Uribarri Topalekuan hain zuzen. Saioa 18:30ean hasiko da eta bertan erantzuna emango diete, besteak beste, hurrengo galdera hauei: Baina nola? Non? Zer zailtasun ditugu? Zer behar dugu? Izena emateko, berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzi behar da. Lezamako Udalak antolatutako ekintza da.