`Unblock Cuba´ ekitaldi-sorta antolatu da Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 19a, 14:08

Azken Barikuak ekimenaren baitan, Unblock Cuba ekitaldi-sorta antolatu du Oxangoiti Lezamako elkarteak. Azaldu dutenez, egitasmoaren helburua da Kubaren egoerari elkartasuna adieraztea eta hamarkadetako blokeoa salatzea. Horrela, ekainaren 24tik aurrera “Kubako emakumeak bihotzetik” erakusketa izango da Oxangoiti tabernan, eta Orlis Pineda kañautoreak kontzertua egingo du ekainaren 28an, 20:30ean, Oxangoiti tabernan. Hurrengo egunean, ekainaren 29an, Patricia Balloteren La Habana, día de un año liburua aurkeztuko da 12:30ean, Enaitz tabernan. Ondoren, bermut solidarioa egongo da eta horretan ere Orlis Pinedak hartuko du parte.