Goitioltza jaietarako prest

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 20a, 12:20

Goitioltzako jai-batzordeak ezagutzera eman du aurtengo jai-egitaraua. Jaiak uztailaren 12tik 14ra bitartean izango dira Lezamako auzoan, eta ohikoa denez, ume, gazte zein helduentzako egitaraua antolatu da herriko zenbait elkarteren eta udalaren laguntzarekin.

Uztailak 12, barikua

18:00 Txupinazoa eta jaiak hastea, gaiteroek alaituta.

18:30 Umeentzako puzgarriak.

22:00 Xaibor.

Ostean, Dj Vithy. 

Uztailak 13, zapatua

10:00 Mahaiak eta aulkiak banatzea.

10:30 Ume eta gazteentzako zirkuitua, Zorribikek antolatua.

12:30 Kurutze dantza-taldearen emanaldia.

13:00 Paella txapelketan izena ematea.

14:00 Paellak aurkeztea eta sariak banatzea.

17:00 Umeentzako ur-puzgarriak.

17:30 Nagusientzako lehiaketa.

20:00 Etxebarria aita-semeak trikitilariak.

22:30 Kontzertua: Atrikipunk.

00:30 Dj Elepunto.

Uztailak 14, domeka

13:00 Txakolina dastatzea, bertsoz jantzita: Estiballes eta Peñagarikano. Zorrizketan euskara elkartearen eskutik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).