Gaztetxoentzako MT master class-a Goitioltzan

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 10a, 12:37

Zorribike Lezamako txirrindularitza taldeak MT master class-a antolatu du zapaturako, uztailak 13, Goitioltzako jai-batzordearekin elkarlanean. Ekintza zortzi urtetik 15 urtera bitarteko ume eta gazteentzat da, eta bertan parte hartu nahi dute herriko zein inguruko zaleek. Zirkuitua Goitioltzako jai-barrutitik hurbil atonduko da, eta saioa 11:00etan hasiko da. Izena emateko, hurrengo formulario hau bete behar da. Saioaren zehetasunak ere bertan daude.