“Lezamar gehienek bezala, berdintasunean eta askatasunean bizi diren herritarren herria nahi dugu, non bizitza-proiektu askeak gauzatzen diren. Indarkeria matxistak emakumeak modu desproportzionatuan kolpatzen ditu, eta urtez urte hildakoen kopuruak gora egiten du Euskal Autonomia Erkidegoan”, azaldu dute. “Indarkeria matxista da gizarte osoaren arazoa, ardura eta lotsa. Ez da inolaz ere onargarria, eta ez dugu inolako adierazpen edo adostasunik onartuko horren alde”.