Eguazten goizaldean, urriak 9, gizon batek emakume bat hil zuen labankadaz Iruñan. Lezamako Udalak, Moreak talde feministak eta Berdintasun Kontseiluak elkarretaratze isila antolatu du gaurko, urriak 11, eta bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Elkarretaratzea 19:00etan izango da Hilario Astorki plazan.