“Artearen ibilbidea” egitasmoaren baitan, urriaren 28tik azaroaren 3ra arte “Haurtzaroa artean” erakusketa izango da Lezamako Hilario Astorki plazan. Bertan hainbat artelan ipiniko dira ikusgai, eta QR kode bat deskargatuta, bakoitzari dagozkion azalpen-audioak doan deskargatu ahalko dira sakeleko telefonora.
BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarlanean sustatutako ekimenaren helburua da bizkaitarrengana artea eta kultura hurbiltzea, leku publikoetara kalitate handiko artelanen erreprodukzioak eramanez.