300 lagun inguru batu ziren Lezamako Kintada Egunean

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 28a, 13:19

Zapatuan, urriak 26, Kintada Eguna egin zen lehen aldiz Lezaman, eta deialdia erabat arrakastatsua izan zen, ekintzan 300 lagun inguru batu ziren eta. Gainera, azpimarratu behar da egitasmoan hainbat belaunalditako lagunak batu zirela, izan ere, 1937. urtetik 2000. urtera bitartean jaiotako lezamarrek bat egin zuten deialdiarekin. Trikiti-poteoa egiteaz gainera, herri-bazkaria egon zen eta Dj Benek musika ipini zuen eguna biribiltzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).