Lezamara ailegatu da Artearen ibilbidea

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 30a, 13:29

“Artearen ibilbidea” egitasmoaren baitan, azaroaren 3ra arte “Haurtzaroa artean” erakusketa izango da Lezamako Hilario Astorki plazan. Bertan hainbat artelan ipini dira ikusgai, eta QR kode bat deskargatuta, bakoitzari dagozkion azalpen-audioak doan deskargatu ahalko dira sakeleko telefonora.

BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarlanean sustatutako ekimenaren helburua da bizkaitarrengana artea eta kultura hurbiltzea, leku publikoetara kalitate handiko artelanen erreprodukzioak eramanez.