Lezaman ere produktuak jasoko dituzte Valentziara bidaltzeko

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 4a, 12:30

Lezamako Udalak jakinarazi duenez, herritar bi Aldaia eta Paiportakoak dira jatorriz. Herritar horiek eskatuta, udalak produktuak biltzeko kanpainan hartuko du parte, esandako udalerrietara bidaltzeko. Hortaz, barikura arte produktuak batuko dira Adintsuen Elkartean, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Besteak beste, palak, garbitzeko tresnak, linternak, botak, eskularruak, higiene-produktuak eta elikagai iraunkorrak behar dira. Zerrenda osoa hemen dago. Bildutakoa Laurok garraio-enpresak eramango du elkartasunez Valentziara.

Beste alde batetik, Lezamako Udalak adierazi duen moduan, goizean udal-langileak ibiliko dira materiala batzen, baina boluntarioak behar dira arratsaldeko txandarako. Lagundu nahi duenak harremanetan ipini daiteke udalarekin. Gainera, nahi izanez gero, boluntarioek goizeko txandan ere hartu ahalko dute parte.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).