Eukalyptus proiektuari esker, Jon Ander Urrestik Durangoko Azokaren sormen-beka irabazi zuen 2022n. Eukaliptoa aitzakiatzat hartuta, Urrestiren asmoa da lurra eta bizitza nola kudeatzen ditugun hausnartzea eta zalantzak sortzea. Antzezlana domekan, azaroak 10, ikusteko aukera egongo da Lezamako pilotalekuan. Urrestirekin batera Beñau Urrutia igoko da taulara. Zorrizketan euskara elkartearen, Lezama Bizirik auzo-elkartearen eta Lezamako Udalaren ekimena da.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).