Txotxongilo-ikuskizuna Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 13a, 12:56

Domekan, azaroak 17, The Fifth Wheel Alemaniako antzerki-taldeak Extraordinary Voyage txotxongilo-ikuskizuna aurkeztuko du Lezaman. Hori lau urtetik gorako pertsonentzako ikuskizuna da, eta saioa 18:00etan egingo dute Kultura Aretoan. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte. Extraordinary Voyage ikuskizuna da Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdirako aukeratutako lanetako bat. Jaialdia azaroaren 15etik 24ra izango da, eta Derion eta Larrabetzun ere ikuskizunak ikusteko aukera egongo da. Informazio gehiago hemen.