Bihar, azaroak 15, bigarren jardunaldia izango da herriko pilotalekuan, 19:00etatik aurrera. Promesen kategorian, Iturbe eta Legarreta (Hernani) ibiliko dira Bidezabalen eta Karreraren kontra (Tolosa). Lehen mailan, bestalde, Labakak eta Aizpuruk (Tolosa) jokatuko dute Uriberen (T Lakua) eta Santistebanen (Irurtzun) aurka. Lezamako Eskualde Txapelketaren 65. edizioa bete da aurten, eta Juan Mari Dañobeitia Lezamako Pilota Klubeko kidea izan zenaren omenez egiten da hura zendu zenetik.