Urrusti Lezamako mikologia elkarteak txangoa antolatu du perretxikotara joateko. Txangoa domekan, azaroak 17, egingo dute, eta zehatz-mehatz Artzenako mendilerrora (Araba) joango dira. Lezamatik 07:00etan irtengo dira, eta 14:00etan itzuli. Elkartearen bazkide ez direnek bost euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko, whatsapp-mezua bidali behar da 649 102 122 telefono-zenbakira.