AprendeTEA da autismo espektroaren nahasteak eta asperger dituzten familien prestakuntza eta aisialdia sustatzeko elkartea. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, ekitaldiaren amaieran “txapela” pasatuko da, eta elizaren sarreran kutxa bat ipiniko da, nahi duenak dohaina egin dezan. Batzen den diru guzti-guztia AprendeTEA elkartearentzat izango da. Lezamako abesbatzaren ekimenak bat egiten du Fair Saturday egitasmoaren helburuekin.