Azken Barikuak kontzertu-sailaren baitan, Four Friends musika-taldeak kontzertua egingo da azaroaren 29an, Lezamako Oxangoiti tabernan. Kontzertua 20:30ean hasiko da. Bilboko taldeak hainbat estilo jorratzen ditu, hala nola jazza, bluesa, popa eta rocka. Euren abestiak izateaz gainera, beste talde batzuen abestien bertsioak ere egiten dituzte modu instrumentalean.