Antzerkia Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko azaroaren 29a

Markeliñe konpainiak Artilusio antzezlana eramango du domekan, abenduak 1, Lezamara. Familia osoarentzako lan honetan agerian ipintzen dute liburuen eta irakurtzearen garrantzia, baita nagusiak zaintzeko garrantzia ere. Saioa 18:00etan izango da pilotalekuan. Zorrizketan euskara elkarteak eta Lezamako Udalak antolatutako ekintza da.