Barikuan, abenduak 6, Lezamako Eskualde Txapelketaren bosgarren jardunaldia izan zen. Lehen mailako partida oso orekatua izan zen, baina azkenean Lizeagak eta Apezetxeak 22 eta 16 irabazi zieten Gutierrezi eta Lizeagari. Promesen mailan, bestalde, Beitia eta Leonet gailendu ziren hasieratik, eta 22 eta 11 irabazi zieten Ramirezi eta Salinasi.