Lezamako Ludoteka Bizkaia Park Abenturara joateko irteera antolatu du abenduaren 27rako. Ekintza 10:00etatik 16:00etara izango da, eta 16,50 euro balio ditu. Parte-hartzaileek hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko dituzte. Leku mugatua dago, eta izena bihar arte, abenduak 12, eman daiteke Ludotekan, 17:00etatik 19:00etara.