Apika ipuin-kontalaria Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko abe. 12a, 12:08

Ana Apika Larrabetzuko ipuin-kontalariak Ni neu – zu zeu ipuina kontatuko du bihar, abenduak 13, Lezamako Kultur Aretoan. Lau urtetik zortzi urtera bitarteko saioa da, eta bertan islatuko da, alde batetik, bakoitzak bere erabakiak hartu behar dituela, eta bestetik, guztioz ezberdinak garela eta ezberdintasunak onak eta beharrezkoak direla. Saioa 17:00etan hasiko da.