Pilota-partidak Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko abenduaren 12a

Lezamako Eskualde Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta bihar, abenduak 13, seigarren jardunaldiko pilota-partidak jokatuko dira 19:00etatik aurrera. Promesen kategorian, Bikandi (Iurreta) eta Moto (Gasteiz) norgehiagoka ibiliko dira Izagirrerekin eta Figeroarekin (Lazkao), eta lehen mailan, bestalde, Amianok (Tolosa) eta Uriondok (Munitibar) jokatuko dute Etxebarriaren (Lemoa) eta Bernaolaren (Munitibar) kontra.