Amiano eta Uriondo, garaile Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko abe. 16a, 09:36

Barikuan, abenduak 13; Lezamako Eskualde Txapelketaren seigarren jardunaldia izan zen, Lezamako Pilota Klubak antolatuta. Lehen mailan, Amianok eta Uriondok 22 eta 15 irabazi zieten Etxebarriari eta Bernaolari, nahiz eta hasiera txarra izan zuten. Bestalde, promesen kategorian, Bikandik eta Motok 22 eta 19 irabazi zieten Izagirreri eta Figueroari.