Gero eta gutxiago falta da Lezamako Eskualde Txapelketako finalerako, otsailaren 21ean izango baita. Barikuan, otsailak 14, bigarren finalerdiak jokatuko dira 19:00etatik aurrera herriko pilotalekuan. Promesen kategorian, Aldaz eta Okiñena (Ultzama) ibiliko dira Bikandiren (Iurreta) eta Calvoren (Markina) kontra. Lehen mailan, bestalde, Amianok (Tolosa) eta Uriondok (Munitibar) jokatuko dute Labakaren eta Aizpururen aurka (Tolosa).