Bihar, kontzertu bikoitza Oxangoitin

a: Ez Dok Bape 2025ko ots. 27a, 13:59

Ohikoa denez, bihar, otsailak 28, kontzertua izango da Oxangoiti Lezamako tabernan, Azken Barikuak kontzertu-sailaren baitan. Hala ere, hil honetako musika-saioa berezia izango da, bi kontzertu egongo direlako: alde batetik, Igor Arzuaga bakarlariak joko du; eta bestetik, Ez Dok Bape musika-taldeak. Musika-saioa 20:30ean hasiko da.