Baserriko lanaz gainera, emakume lezamar askok herriko merkataritza sostengatu eta sortu dute euren lanaren eta lanbidearen bidez. Jostunak izan dira, merkatariak, harakinak, ile-apaintzaileak, esne-saltzaileak, tabernariak, irakasleak, harakinak…, eta belaunaldiz belaunaldi herritarrak elkartzeko guneak eraiki dituzte. Horregatik, eta Martxoaren 8aren atarian, Lezama Saretzen merkatarien elkarteak euren argazkiak batu, eta olanetan ipini dituzte emakumeei omenaldia egiteko. Emakume lezamarren argazkiz betetako olanak jarri dituzte udaletxean, eskolan eta Kurtze auzoan.