Lezamako Udalaren gizarte-sareetan irakurri dugunez, Arau Subsidiarioen aldaketa zehatza zehazten dabiltza. Aldaketaren bitartez, “Lurralde Izaerako Instalazioen Sistema Orokorrak handitu nahi dira, zehazki Athletic Klubaren kirol-instalazioak”, jakinarazi dute. Hori dela eta, informazio-saioa antolatu dute maiatzaren 21erako, eta bertan aldaketaren helburuak eta urratsak azalduko dituzte, eta herritarren iritziak jaso. Saioa 18:00etan egingo da Kultur Aretoan, eta 16 urtetik gorako edozein lezamarrek har dezake parte.