Lezamako Pelota Klubak hirugarren aldiz antolatu du Pilota Goxua Txapelketa Herrikoia, eta finalerdiak barikuan, maiatzak 23, jokatuko dira herriko pilotalekuan. Norgehiagoka 18:00etan hasiko da, eta hiru partida egongo dira: bigarren mailako bi partida eta lehen mailako partida bat. Lehenengoan, Joseba Aslak eta Igor Amarikak jokatuko dute Kepa Aketxeren eta Isaac Millanen aurka; eta bigarrenean, Andoni Aretxabaletak eta Ibon Atxutegik, Mikel Larrañagaren eta Ramón Sanchezen kontra. Azkenik, lehen mailako finalerdian norgehiagoka ibiliko dira Ager Martinek eta Igor Uriartek osatutako bikotea eta Iñigo Rodriguezek eta Diego Rodriguezek osatutakoa.