Otxandioko umoregileak lau urte daramatza bere furgonetan bizitzen, leku batetik bestera, eta horrek gauza asko egiteko aukera ematen du, baita umorezko ikuskizun bat sortzeko ere. Axpe barikuan, maiatzak 30, ailegatuko da Lezamara, eta Hilario Astorki plazan Furgonologo, una vida en furgoneta ikuskizuna aurkeztuko du jendaurrean. Saioa 19:00etan hasiko da.