Pilota Goxua Txapelketaren finalerdiak gaur Lezaman

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 30a, 13:54

Lezamako Pelota Klubak hirugarren aldiz antolatu du Pilota Goxua Txapelketa Herrikoia, eta gaur, maiatzak 30, finalerdiak jokatuko dira herriko pilotalekuan. Partidak 18:00etan hasiko dira, eta lehenengoan Mendiguren I.ak eta Mendiguren II.ak jokatuko dute Asier Aurtenetxeren eta Mikel Gorostiagaren kontra. Bestalde, lehen mailako finalerdian, Eder Erkoreka eta Ander Kastre ibiliko dira Amarika III.aren eta Txaber Zabalaren aurka.