Atzo, ekainak 1, Lezamako Txakolinaren Eguna ospatu zen 22. aldiz. Bertako Udalak antolatuta, herriko lau upategietako txakolina dastatzeaz gainera, baserriko produktuak erosteko aukera ere egon zen bertan, hala nola ortuariak gazta, taloa eta ogia. Era berean, hainbat ekintza egin ziren azoka girotzeko: kalejira, Kurutze dantza-taldearen eta Ekidazu abesbatzaren saioak, umeentzako tailerrak eta Taberna Ibiltariaren ekitaldia. Bestalde, aurten Lezamako Baserritarren Elkartea izendatu dute herriko txakolinaren enbaxadore, 100 urte bete ditu eta. Bestalde, jendetza batu zen azokan eta giro ezin hobea egon zen. Lezamako Udalak jakinarazi zuenez, 650 kopa saldu ziren eta ekoizleek ondo saldu zituzten euren produktuak.