Lezamako Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, berritze-lanak egingo dira herriko bake-epaitegian, eta, horregatik, bertako zerbitzuak Zamudioko epaitegian emango dira ekainaren 16tik aurrera. Ohiko arreta-ordutegia egongo da: eguaztenetan 09:00etatik 14:00etara, eta barikuetan 12:30etik 14:00etara. Aurreikuspenaren arabera, berritze-lanek bi hilabete iraungo dute.