Barikuan, ekainak 13, txirrindularitzaren hastapenari buruzko ekintza izango da Lezamako eskolan, 17:00etan. Doako ekintza da, 2011. urtetik 2018. urtera bitarteko umeentzat, eta bizikletan ibiltzeko teknika landuko da hainbat jolasen bitartez. Mekanika ere ikasiko da. Parte-hartzaile bakoitzak eraman beharko ditu bere bizikleta eta bere kaskoa. Gainera, eskola kirolean izena emanda izan beharko du. Izena ematea hemen egin behar da. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak antolatutako ekintza da.