Yogurinha Borova Lezaman

Aikor aldizkaria 2025eko ekainaren 18a

Barikua, ekainak 20, eskolako azken eguna izango da, eta Lezamako eskolan, esaterako, dantza modernoko erakustaldia eta Larrabetzuko Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango dituzte 16:15etatik aurrera. Gainera, Yogurinha Borovak Amona Molona ikuskizuna aurkeztuko du 17:00etan. Borovaren lanak aniztasuna, maitasuna, errespetua eta askatasuna ditu ardatz. Lezamako Udalak eta eskolako gurasoen elkarteak antolatutako ekintza da.