San Joan sua pizteko prest dago Lezama

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 23a, 11:43

Lezamarrek San Joan bezperako gaua ospatuko dute gaur, ekainak 23, Uribarri Topalekuaren alboko zelaian. Iluntzeko 8etan ogitartekoak eta edariak eskainiko dira, eta ondoren erreko dira gurariak eta gorrotoak. San Joan sua 22:15ean piztuko dute, eta jarraian ekitaldia egingo dute Kurutze dantza-taldeak, Ekidazu abesbatzak, Sorginek eta Barrundadie batukada taldeak.

Eguraldi txarra egonez gero, ekintzak frontoian egingo dira. San Joan gaueko egitaraua Lezamako Udalak antolatu du hurrengo talde eta elkarte hauekin elkarlanean: Zorrizketan euskara elkartea, Kurutze, Ekidazu, eskolako gurasoen elkartea eta Barrundadie.