Goxua Txapelketa, Goitioltzako jaietako nobedadea

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 23a, 11:53

Jai-egitaraua prest du Goitioltzako jai-batzordeak. Ohi moduan, ekintza-sorta zabala antolatu du, eta auzotar guztiek ederto pasatuko dute uztailaren 11tik 13ra bitartean. Gainera, jaiek nobedadea ekarriko dute aurten: Pilota Goxua Txapelketa.

Txapelketa uztailaren 11an egingo da, 18:00etan, eta bertan izena emateko azken eguna uztailaren 6a izango da. Horretarako, mezua bidali behar da Goitioltzako jai-batzordearen Instagram kontura: @goitioltzako_jai_batzordea. Hamazortzi urtetik gorako lagunentzako txapelketa da, eta bertan Lezaman bizi direnek edo erroldatuta daudenek hartu ahal dute parte, baita Lezaman jaio direnek ere, baina ez da federaturik onartuko. Gehienez 16 parte-hartzaile egongo dira, eta partidak banaka jokatuko dira. Zozketa 17:30ean egingo da, eta txapelketa 18:00etan hasiko da. Partidak 10 tantora jokatuko dira.