Kalistenia parkea atondu da Lezaman

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 24a, 13:25

2025eko parte-hartzeko aurrekontuetara aurkeztutako egitasmoen artean, kalistenia parkea atontzeko eskatu zuten 10 urtetik 17urtera bitarteko gazteek, eta hura hain zuzen izan da aukeratutako proiektuetako bat. Kalistenia parkea duela gutxi inauguratu da eliza ondoko parkean, eta lorategiko eta aisialdiko gunearen kirol-osagarri moduan integratu da. Lezamako Udalak jakinarazi duenez, 12.882,39 euro ipini ditu kalistenia parkea atontzeko.