Lezamako Udalak 15.702,83 euro eman dio Euskal Fondoari

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 30a, 13:41

Zeberri udal-aldizkarian jakinarazi duenez, Lezamako Udalak 15.702,83 euro eman dio Euskal Fondoari, bi proiektutara bidera ditzan. Alde batetik, 14.632,06 euro zuzendu dituzte Tipitapa herriko Las Cruces auzoan (Nikaragua) drainatze-sistema bat eraikitzera, neguko euriak eragindako ur-isurketa egoki biltzeko eta uholdeak ekiditeko. Beste alde batetik, 1.070,77 euro bideratu dituzte Mendebaldeko Saharan izandako giza eskubideen urratzeak ikertzera eta inpunitateari aurre egitera.