Udako zinema martxan dago Lezaman, eta hirugarren saiorako ‘Godzilla y Kong: El Nuevo Imperio’ antolatu dute. Uztailaren 18an, barikuan, 22:00etan udaletxearen atzekaldean ikusi ahalko da film hau, euria egitekotan kiroldegiko pilotalekuan izango da emanaldia.