Artile bilketa egingo du Lezamako kooperatibak barikuan eta zapatuan

Aikor aldizkaria 2025ko uzt. 18a, 13:23

Uztailaren 18tik 19ra arte bere egoitzaren kanpoaldean edukiontzi bat izango da nahi duenak zakuak bertan uzteko

Lezamako Nekazaritza eta Abeltzaintza Kooperatibak artile bilketa egingo du uztailaren 18an eta 19an. Bere egoitzaren kanpoaldean edukiontzi bat egongo da nahi duenak zakuak bertan uzteko. Barikuan 24 orduz egongo da edukiontzia, baina zapatuan goizez baino ez.