Lezamako Udalak jakinarazi du Mikel Zarate plaza berritzeko obrek 141.042,20 euroko kostua izango dutela, BEZa barne, eta horietatik 56.005,43 Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko dituela dirulaguntza baten bidez. Horrek esan nahi du udalerriaren 2024ko aurrekontuan aurreikusitako baino 26.742.2 euro gehiago balioko dutela lanek.