Lezamako HAPOaren hasierako onarpena

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 10a, 13:04

Lezamako Hiri Garapenerako Plan Orokorraren (HAPO) idazketa taldea (ArrutiArk S.C.P.) udaletxean izango da iraila eta urrian zehar planaren inguruko aurrez aurreko bilerak izan eta galderak edo zalantzak argitzeko.

Ordutegia hurrengokoa da: irailean, ostegun eta ostiraletan 8:30etatik 11:30etara, eta urrian, ostegunetan 17:00etatik 19:30etara, eta ostiraletan 8:30etatik 11:30etara epea amaitu arte. Epe zehatza jakin ez arren, behin jakitean udaletxeak Aldizkari Ofizialean (BAO) argitaratuko du eta aldi berean jakinarazi.

Idazketa taldearekin biltzeko, hitzordua eskatu behar da telefonoz udal bulegoan, zenbaki honi deituz: 944 556 007.