Lezamako Udalak udal ikastaroetako matrikulak berritzeko epea zabalik dagoela argitaratu du. Epea ostiralera arte izango da zabalik, irailaren 19ra arte. Besteak beste, sukaldaritza, spinning, pilates edo yoga bezalako ikastaroak eskainiko dira. Honez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Departamentuak diruz lagundutako ikastaroak izango dira.