Lezamako Bake Epaitegiko zerbitzuak udaletxean berriz ere

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 23a, 11:40

Bihartik aurrera, hau da, irailaren 24tik aurrera, Lezamako Bake Epaitegiko zerbitzuak udaletxeko betiko lekura bueltatuko dira, bertan egindako berritze lanak bukatu ondoren. Epaitegian eskainiko diren arreta zerbitzuen ordutegia orain arteko berdina izango da: asteazkenetan 9:00etatik 14:00etara eta ostiraletan 12:30etatik 14:00etara.