Azken asteetan informatu dugun bezala, zapatuan, urriaren 25ean, kintada eguna ospatuko da Lezamako frontoian. 2006ra arte jaio direnek parte hartu ahal izango dute bazkarian. Menua garagardo menua izango da, eta horren barnean daude, ogia, ura, garagardo txorrota, ardoa eta kafeaz gain, entsalada mistoa, txistorra brasan, odoloste errea piperradarekin, piper berde frijituak, oilasko errea probentzako saltsarekin, eta pantxineta. Alergiarik izatekotan edo menu beganoa nahi ezkero, lezamakokintadaeguna@gmail.com helbide elektronikora idatzi ahal izango da.