Drone bat egin eta erabiltzen ikasteko tailerra zapatuan Lezaman

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 23a, 13:13

Zapatuan, urriaren 25ean, Steam tailerra burutuko da Lezaman. Bertan, drone bat egin eta erabiltzen ikasiko dute gazteek. Tailerra arratsaldeko 18:00etan izango da, Lezamako gaztelekuan. Tailer honetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa zen, eta hura urriaren 5ean itxi zen. Hala ere, Txorierriko beste herri batzuetan egingo da, nahiz eta oraindik zehaztuta egon ez.