Gaur hasiko da LXVI. Lezamako Eskualde Pelota Txapelketa

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 7a

Gaur arratsaldean hasiko da LXVI. Lezamako Eskualde Txapelketa, Lezamako Pelota Klubak antolatuta. Txapelketa hau Juan Mari Dañobeitiaren omenez antolatu da. Barikuro ospatuko da jardunaldi bat, beti arratsaldeko 19:00etan frontoian. Gaur da, hain zuzen, lehen jardunaldia. Promesen partiduan, Olaiz eta Moto (gorriz) Gonzalez eta Del Rey-ren (urdinez) aurka arituko dira. Lehenengo mailako partiduan, berriz, Ibarluzea eta Oliden (gorriz) Ramirez eta Uriondoren (urdinez) aurka.