Proba goizeko 9:30etan hasiko da, masterrekin. Ondoren, 10:30etan, kadeteak hasiko dira, neskak zein mutilak. Goizeko 11:30etan, emakumeen opena (23 urtetik beherakoak, eliteak eta masterrak) eta juniorrak hasiko dira, neskak zein mutilak. 12:30etan, gizonen opena hasiko da, hau da, 23 urtetik beherakoak, eliteak eta 30 masterrak. Bukatzeko, sarien zeremonia izango da 13:30etan.