Bilboko hilerrira bisita gidatua Zorrizketan Lezamako Euskara Alkartearen eskutik

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 21a

Domekan, azaroaren 23an, Lezamako Zorrizketan euskara elkarteak bisita gidatua antolatu du Derio eta Zamudion dagoen Bilboko hilerrira, “Bizkaiko historia beste ikuspuntu batetik ezagutzeko”. Bertan, zirkuan hildako haurren panteoia, Negurikoen jauregiak, gerrako fusilamenduen aztarnak edota Pitxitxi eta Gabriel Aresti bezalako pertsonaia esanguratsuen hilobiak bisitatuko dira. Bisita goizeko 11:00etan hasiko da, hilerriko sarreratik abiatuta. Lezamatik trenez joatekotan, 10:37ko trenean geratuko dira bisitariak.