Zazpi emakumek eman dute izena ‘Zure ahotsa, zure boterea’ tailerrean

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 9a

Lezamako kultur aretoak ‘Zure ahotsa, zure boterea’ emakumeentzako tailerra hartuko du hurrengo astelehenetan. Hain zuzen ere, astelehenean, urtarrilaren 12an, emango diote hasiera eta hilaren 19an eta 26an jarraipena emango diote otsailaren 2an amaituko den arte. 

Komunikazio eta adierazpen tailerra 18:30etik 20:30era egingo dute. Izena emateko epea dagoeneko amaituta dago, eta zazpi emakumek eman dute izena. Jendaurrean hitz egiteko segurtasuna irabazi eta ahotsa indartu nahi dute tailerren bidez: “Emakumeentzako espazio bero, segurua eta lagungarria da, beldurrak gainditzeko, komunikazioa hobetzeko eta bide berean dauden beste emakumeekin konektatzeko”.