Euskal Herriko 17. Mus Txapelketako kanporaketetako bat hartuko du Lezamak

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 15a

Zapatuan, urtarrilak 17, 16:30etik aurrera, Enaitz tabernak hartuko Bizkaiko kanporaketetako bat. Urtarrilaren 31n jokatuko dituzte finalerdiak eta finala. Horrez gain, Lezamak ere Bizkaiko herrialdeko kanporaketa hartuko du martxoaren 7an.

Izen ematea zabalik dago eta bikoteko 20 euro ordaindu behar dira. Final Nazionala martxoaren 28an jokatuko dute Amasa-Villabonan. 2025ko txapelketan 2.515 bikotek parte hartu zuten txapelketan.